Egunerokoa

Laser 3Dn webgune berria estreinatu dugu

Laser 3Dn webgune berria estreinatu dugu

Laser 3Dn, hiru eta bi dimentsioko ebaketan espezializatutako enpresa gara. Gure webgune berria aurkeztu nahi dizuegu. Gune berritu, dinamiko eta eguneratua, gure enpresa hurbilagotik ezagutzeko aukera izango duzu.

https://www.laser3d.net webgunea gure etxe digital bihurtu dugu. Zerbitzu atalean, bisitariak gure ebaketa eskaintzeak sakontzeko aukera izango du:, laser bidez 2D, 3D eta hodi mozketa. Era berean, gure ISO 9001:2015 homologazioan oinarritutako gure Kalitate politika, ezagutzeko aukera izango du.

Enpresa atalean Laser 3Dren jatorria partekatzen dugu. Egunerakoan, gure konpainiaren eta automobilgintzako edo aeronautikako hainbat sektoreren nobedadeak kontatzen ditugu. Azkenik, Harremanetarako atala dugu zuen eskaerei erantzuteko.

Eraldaketa digitaleko lerro honetan, LinkedIn sarean profil profesionala ireki dugu ere jakinarazten dizuegu. Jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.